Hasiera

Nor gara?

Goiena mendi taldeak 50 urte baino gehiagoko historia du Vitoria-Gasteizen, eta mendia errespetatu eta maite duten pertsonek osatzen dute.

Egutegian agertzen diren hainbat jarduera egiten ditugu: oinezko txangoak, mendi bizikleta, mendiko zein pistako eskia, elur-erraketa…  Egutegitik kanpo ere beste zenbait aukera proposatzen dira: piraguismo, eskalada, arroila-jaitsiera, gau-irteerak eta bestelako ekintzak.

Zer eskaintzen dizugu?

Giro adeitsua eta familiartekoa, non taldean berria den edonor ongietorria izango den. Izan ere, esperientziak konpartitzeko gogotsu egoten gara. Hori dela eta, askotan agertzen dira pertsona berriak irteeretan.

Nola batu naiteke gustuko dudan jakiteko?

Aukera batzuk bururatzen zaizkigu:
  • Zatoz irteeraren batera. Ez da bazkide izan behar. Emaiozu begirada bat irteeren egutegiari; mota eta maila oso askotakoak daudenez, ziur baten batean eroso sentituko zara.

  • Pasa zaitez elkartetik asteazken batean. Datuak kontaktuan dituzu kontaktua.

  • Batu zaitez Telegram Goiena taldera. Bertan jardueren berri emateaz gain, edonork proposa ditzake bestelako ekintzak.

    Anima zaitez! :)
Share by: