Blog Post

Ekainak 10-11 Junio

Salida : 7:30  AM. Aparcamiento de autocaravanas de c/ Portal de Foronda ( https://goo.gl/maps/qaRFGYo5WfG2 )


Ekainak 10-11ko BTT irteera dela eta 15 leku hartu ditugu Lekitxoko Trinkete Aterpetxean mantenu-erdian, afaria hain zuzen ere. 35€ pertsonako prezioa du egonaldiak eta izarak barne dauden arren, toaila norberak eraman beharko du

Hemos reservado 15 plazas en régimen de media pensión (cena) en el albergue Trinketetxea de Lekeitio para salida del 10-11 de junio. Salen 35€ por persona e incluye sábanas pero no toallas


Ekainak 10, larunbata:

Kostatik abiatu eta Iluntzar mendia igotzea da egun honetako helburua. Izan ere kostaldea bista apartak eskeintzen ditu tontor honek. Lekeitiora buelta taldeak dituen gogo, indar eta eguraldiaren arabera hautatuko ditugu. Aukeratzen dugunaren arabera  900m – 1300m arteko igoera metatuko dugu eta 35-50 km inguruko ibilbidea. Lekeitiotik mendebalderako kosta ezaguzteko aukera izango dugu (Ea- Ogella- Lekitxo)

Lekeitiotik abiatu eta Lea ibaian gora doan bide gorria hartuko dugu Aulestiaraino. Handik igoera gogor baina labur bat egin ostean Narea auzora iritsiko gara errepidez non asfaltoa utzi eta bide zidor bat hartuko dugun Nabarnizko Lekerika auzoraino. Handik mendiko pista hartu eta Iluntzar mendira igoko gara (750m). Azkenengo zati hau zaila den arren (aldapa eta zolua apurtuta dago) bistek erraz konpentsatuko dute nekea. Izan ere, ezkerretara Gipuzkoako kosta ikusiko dugu eta eskutitara, berriz , Urdaibai. Hori izango da eguneko punturik garaiena. Bueltako bidea zelai bedartsu baten zehar egingo dugu lehenik, Airoko pagadi txikian zehar eta gero gerokoak. Izan ere, hiru aukera ditugu:

  • Laburra: Aldatz behera harritsu batean zehar Okamikako poligonora jeitsi, bidegorria hartu eta Kantauri itsasoan bainua hartzera joan
  • Ertaina: Aldatz behera harritsu batean zehar Okamikako poligonora jeitsi, bidegorria hartu Lariz auzoraino eta handik Ispasterreko goierrira igo, Ispasterrera jeitsi eta Otoio mendira igotzeko. Otoioko jeitsiera ederra egin ostean Artikatik Kurtzia auzora joango gara errepidez (1,5 km) eta handik Oletara jeitsiko gara aldapa harritsu batean zehar
  • Luzea: Airotik Galarregi mendira igo, Ereño eta Lekeitio arteko errepidera jeitsi median behera, errepide zati bat egin (6 km) eta berriro ere mendian behera jeitsi Earaino. Eatik Ispasterrar errepidetik joanez gero(5 km) Otoiora igo eta ibilbide ertainean proosatutako amaiera egin dezakegu

Egunari amaiera emateko Karraspion dzanga egin dezakegu. 15 leku hartu ditugu Trinkete aterpetxean. 


Ekainak 11, igandea:

Bigarren eguneko ibilbidearen xedea da  Lekeitiotik ekialdera dagoen kosta zatiaren perspektiba ezberdin bat ezagutzera ematea (Mutriku- Ondarru- Lekitxo) eta Kantauri itsasoan bainu arin bat hartzeko aukera izatea.

Lekeitiotik Ondarroara kostako bidetik abiatu eta 3. kilometroan mendian gora sartuko gara Mendexara igotzeko. Handik Asterrika auzora joango gara ondoren Berriatuara jeisteko. Pista hartu eta Madalenako ermitara igoko gara. Berriro ere mendiko bidea hartu eta Mutrikura jeitsiko gara Olatzeko poljea ikusi ostean. Bertan, bainua hartzeko aukera izango dugu, Galdonako kanpinera bidea hartu aurretik. Galdonatik saturrarako hondartzara jeitsiko gara eta han ere bainua hartzeko aukera izango dugu. Saturraranetik Ondarroara kostako paseotik iritsi eta berriro ere hainbat aukera izango ditugu eskuartean:

  • Laburra: Kostako bidetik lekeitiora jo zuzenean errepidez
  • Ertaina: Kosatko bidetik Ondarroako kanposantura igo, handik Asterrikara eta errege bidean zehar Karraspio hondartzara jeitsi
  • Luzea. Ondarrutik errege bidea hartu eta Berriatuara joan gero San antolin ermitara igotzeko, lehenik, eta Kalamendira gero. Kalamenditik Asterrikara jeitsi, kostaldean dagoen mahastia eta Txakolindegia ezagutu eta Mendexara jo eremu horreta dauden hainbat bide zidor zeharkatuz. Mendexatik karraspiora jeisteko errege bidea hartuko dugu



Sábado 10 de Junio

Saldremos de Lekeitio (cota 0m) y pedalearemos mar adentro por el bidegorri que asciende por el río Lea donde veremos restos de aprovechamientos hidráulicos que abundaron antaño en la zona. Una vez en Aulestia (cota 100m) ascenderemos al monte Iluntzar (cota 750m)desde donde podemos contemplar tanto la costa de Gipuzkoa como el incomparable Urdaibai. Bajaremos por una divertida loma herbosa en dirección a Airo, uno de los pocos hayedos de la zona. A partir de aquí tenemos varias opciones: bajar una trialerilla asequible hasta el polígono de Okamika (Gizaburuaga) para retomar el bidegorri de vuelta o bajar por una antigua calzada hasta el camino que une Nabarniz y Ereño. En Ereño se nos vueve a abrir tres alternativas: volver por la sinuosa carretera del interior hasta Lekeitio o bajar a Ea. Y en Ea tenemos, nuevamente, opción de volver por carretera a lekeitio o aprovechar para ascender a otoio (cota 365m) y bajar por un sendero hasta Artica para después ir a Kurtziaga y bajar por el monte hasta Oleta (Amoroto. Si existe!)

La opción de bajar a Gizaburuaga para volver por el bidegorri es la más corta. Salen unos 38km y 1200m de desnivel. Hagamos lo que acabamos, la vuelta tiene premio: chombo en la playa o un par de cañas en el puerto


La propuesta para el domingo. Consiste en conocer varios pueblos de la costa este desde otra perspectiva. Vamos a andar cerca de la costa así es que existen varias opciones para acortar la salida.



Para inscribirse hay que hacer 3 cosas:

 

  1. Ingresar:  45  € (personas socias)  o   55 € (personas no socias) en la cuenta Openbank ES8200730100560505505170 ( Titular: Club de Montaña Goiena), indicando indicando el-    "nombre y apellidos  / nombre Salida  -"  en el concepto. Esta incluida media pension y transporte.  Los desplazamientos se realizarían en coches particulares.   

  2. Mándanos por favor el justificante a:     goiena@goiena.org

  3. Inscribirse en la Página de Inscripciones

 

 

 A la hora de realizar la inscripción en la web, señalar en la casilla de- OBSERVACIONES quien opte por alguna dieta especial ( p ej. vegetariana...) 


Fecha tope de inscripción: MIERCOLES  anterior a la salida, a las 20:00 o hasta finalización de plazas


Propuesto por :  UNAI

Share by: